TAILERRA: ETA ZURE ZAINTZA?

Zaintza da gure existentziaren oinarria, eta hori gabe gizartea desagertu egingo litzateke.
Premia handieneko bi une daude gure bizitzetan: haurtzaroa eta zahartzaroa.
Guk azken horretan jarriko dugu arreta, gure ingurunearen zaintza aztertuz: zerbitzuak, nahiak, eskubideak, beharrak…
Tailer honetan gure nahiak eta Erakundeetatik eskaintzen dizkigutenak aztertuko ditugu.
Denok dakigu hil egingo garela, baina ez dakigu zer prozesu jarraituko dugun amaiera hori baino lehen; horregatik, horri buruz hausnartu behar dugu, eta hori da tailer honetan dugun beste helburuetako bat.

Scroll to Top