Konfinamendu egoera

Onekako emakumeok gure iritzia adierazi nahi dugu bizi dugun konfinamendu-egoerari buruz, benetan zaila izaten ari dena herritar guztientzat. Baina konfinamendu horren ondorioak, beste behin ere, ez dute denek era berean pairatzen. Oso kontziente gara emakume askorentzat, adinean aurrera doazenentzat barne, zer suposatu behar duen espazio berean konfinatuta egotea, eguneko 24 orduetan, erasotzailearekin bizitzen. Horren erakusgarri dira egoera honen babesean gertatzen ari  diren eraso matxista ugariak.

Denentzat, oro har, baina bereziki emakume horientzat, deskonfinamendu prozesua oso garrantzitsua da, besteak beste, amesgaizto horren aurrean argi pixka bat ikusten has daitezkeelako.

Hala ere, duela gutxi, konfinamendua mantentzeko arduradun zuzenei entzuten ari gara irteera mailakatua izango dela, eta adin irizpideekin, beste era batera esanda, badirudi 65 urtetik gorako pertsonak , berriro ere, Gizarte honen azken kate-begia izango garela.

Gure ustez, neurri horiek ez dira inolako osasun irizpideren araberakoak, eta zalantzarik gabe, irizpide horiek kontuan hartu beharko lirateke. Bestalde, herritarren erabateko izaera dugu, eta, beraz, gure erabakiak hartzeko eta errespetatuak izateko eskubidea dugu. Nolanahi ere, osasun irizpideak ez dira soilik Koronabirusaren aurkako defentsaren ikuspegitik hartu behar, baizik eta kontuan hartu behar da gure osasun fisiko, psikologiko eta moralarentzako ere bai.Adineko pertsonentzat, ere,  aire zabaleko mugikortasuna oso garrantzitsua da. Hala aholkatzen dute medikuntzako arduradun askok, psikologoek, geriatrek, adinekoen ohiko gaixotasun kronikoei aurre egiteko neurri gisa.  Era berean, behar bezala egiaztatuta daukagu egoera larrien aurrean dugun erantzukizuna, gure familien eta gizartearen beraren defentsan, eta horrek bermatzen du osasun arauak betetzen direla.

Horrekin batera, proposatzen dugu gure Osasun Etxeetan, denbora eta espazioa ditugun heinean, adinekoei ere dagozkien testak aplikatzea, zer egoeratan gauden jakiteko eta, beraz, gutako bakoitzaren auzoaren edo udalerriaren mapaketa bat izateko, COVID19ren hedatze mailari eta egoerari dagokienez, horrela, osasun irizpideen arabera tratatu ahal izateko. Neurri hori edo antzekoa aldarrikatzen dugu, halaber, langileontzat, COVID19ren kontrolari aurre egiteko erabakia izan baidaiteke. Osasun Sistema Publikoak, gaur egun, nahikoa informazio digitalizatua du, eta informazio hori praktikan jartzeko arazo larririk ez dago.

Scroll al inicio