Etxean egoteko ideia praktikoak

Aste batzuk daramatzagu etxean, eta oraindik bertan jarraitu beharko ditugu beste batzuk. Horregatik, zuekin partekatu nahi ditugu ideia batzuk, indartsu eta ilusionatuta egoteko.

  • Gu gara garrantzitsuak; horregatik, lehenengo araua geure burua zaintzea da.
  • Egin dezagun gure etxea gure lurraldea, manten dezagun garbi, aireztatua, lurrindua, zaindu ditzagun landareak, senti gaitezen harro bertatik paseatzean.
  • Zaindu dezagun geure burua, zaindu dezagun gure garbitasuna, gure elikadura; izan gaitezen pinpirinak; erabil ditzagun gordeta genituen erruloak, eta jar gaitezen ederrak.
  • Paseatzeko ordua da, erlojua eskuan dugula, gure eremuan zehar ibiliko gara gutxienez 15 minutuz, gelditu gabe eta gozatzea beste zereginik gabe. Pausoz pauso, kantuan, pentsatzen, harro. Ibilaldi hau egunean behin baino gehiagotan egin dezakegu.
  • Ezin gara lagunekin kafe bat hartzera atera, baina prestatu eta lasai hartu, ahal badugu gure jendeari deitzen diogun bitartean, eta batez ere lagunei, umetxoek zarata handia egiten dute!
  • Saia gaitezen inoiz bururatuko ez litzaizkigukeen gauzak egiten; etxean dauden liburu arraro horiek irakurtzen, betidanik gustatu izan zaigun musika hori, gozatu izan ez dugun opera, ukitu batekin berria geratuko den arropa hori konpontzea. Otordu bereziak prestatu, baina adi kopuruarekin!. Eman lekua gure irudimenari.  Eta ez gaitezen egun osoan telebistako albisteak ikusten egon.
  • Ez izan zalantzarik triste sentitzen bagara, larritasun pixka batekin, laguntza-telefonoetara deitzeko. Beste ahots bat entzuteak gure kezka uxatuko du.
  • Sintoma arraroren bat sentitzen badugu, sukar edo ondoezaren aztarnarik, ez gaitezen saiatu etxean ditugun erremedioekin konpontzen. Dei diezaiegun zerbitzu medikoei, eta orientatuko gaituzte. Gogoratu garrantzitsuenak garela.
  • Ez diezaiogun jaramonik egin une honetan laguntzeko dirua eskatzen digun inori. Daukagunetik zerbait eskaini nahi badugu, zerbitzu ofizialekin kontsultatuko dugu,
  • Jar dezagun erlojua arratsaldeko zortzietan egunero. Leiho eta balkoietara irteteko ordua da, txalo egingo dugu, baina gure bizilagunak ikusi ere egingo ditugu, agurtu ditzakegu, eta batez ere sentitu, metro gutxira jende gehiago dagoela gurekin.

Ez dezagun ahaztu astelehenero, 12: 00etan, pentsiodunen ordua dela. Plazara joatea ezinezkoa izan arren, ikusarazi dezagun balkoietatik eta leihoetatik, gure ikur, aldarrikapenak …

Une larri hauetan, gu, adineko emakumeok, garrantzitsuak garela erakutsiko dugu. Oso garrantzitsuak garela!

Scroll al inicio