AZAROAK 25 NOVIEMBRE

Gaur, azaroak 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA.
ONEKA EUSKAL EMAKUME PENTSIONISTEN PLATAFORMAk, beste behin ere, emakume garen aldetik zuzenean eragiten digun arazo hau ikusarazi nahi du eta, aldi berean, adineko emakume izateagatik jasaten dugun bazterkeri berezia irmoki salatu..
Uste dugu urrats positiboak ematen ari direla gaitz hori desagerrarazteko bidean, baina jakin badakigu emakumeen aurkako indarkeria matxista modu berrietara egokitzen dela, eta horrek berretsi egiten du bere egiturazko izaera. Ildo horretatik, kezkagarria da indarkeria matxista bikarioko gertakarien maiztasuna, indarkeria hori pertsona zaurgarriengan biderkatu eta krudeltasun erantsia eraginez.
Egoera honen aurrean:
ONEKAk, Mugimendu Feminista sendo eta autonomo bat bultzatzeko konpromisua berresten du, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko politiketan aldaketak bultzatzeko.
Adineko emakumeok antolatzera dei egiten dugu, gure arteko ahulenekin harremanetan jarri eta ditugun gaitasunez jabetzeko.
Arlo honetan prebentzioaren esparrua bultzatzen jarraitu behar dugu, izan ere, sentimenduak, batzuetan hain barneratuta dagoen menderatze-kulturaren ondorio gisa, gure aurka bihurtzen bait dira.
Prebentzioaren bide horretan, garaiz babestuko gaituzten bitarteko eta tresnen protagonista izan behar dugu: ez dugu itxaron behar indarkeriari aurre egiteko, legeek arazoa beren kabuz konpontzeari.
Egunero izan behar dute azaroaren 25a, eta, horregatik, emakume zaharrok behin eta berriz diogu, gure esperientzian oinarrituta, egoera ekonomiko justu eta nahikoa aldarrikatu behar dugula, bizirauteko ez ezik bizitza duina izateko ere. Pobrezia-egoerak, mendekotasun ekonomikoa eta segurtasun eza sortzen du, eta gure aurkako indarkeria gauzatzea errazten du, oro har, eta, bereziki, adineko emakumeen aurkakoa, indarkeria hori ikusezinagoa biurtuz
.

Guzti hori dela eta ONEKAk bat egiten du azaroak 30ko greba feminista orokorra

Scroll al inicio