Osasunaren Nazioarteko eguna

Gaur, Osasunaren Nazioarteko egunan, ONEKAko emakumeok hau adierazten dugu:

Gure egoera Soziosanitarioa larria denez, koronabirusak sortutako pandemia dela eta, gure dolumin sentituena bidaltzen diegu COVID-19 delakoaren ondorioz hildako pertsonen senitarteko guztiei, horietako asko, bakardadean joandakoak.  Gure animoak bidaltzen dizkiegu pandemiak jotako pertsona guztiei eta, bereziki, ospitaleratutako guztiei, egoerari aurre egiten jarrai diezajoten, erantzun kolektibo eta arduratsu batek gaindituko duelakoan.

Osasunaren Nazioarteko Eguna denez, berau, Gizarte bidezko eta kohesionatu baten zutabe nagusienetako bat bezala aldarrikatzeko premia larria azpimarratu nahi dugu.  Gogora ekarri nahi dugu, beste behin ere, ondasun publikotzat hartzen den osasunak, soilik, eraman dezakeela bizi dugun egoera hau gainditzera.  Egunero bizi dugu, beraz, gure osasunari eragiten dioten arlo guztien finantzaketa eta kudeaketa publikoa exijitzen dugu, bai eta helburu horrekin egindako lanen duintzea ere, gehienak emakumezkoak egindakoak.

Scroll al inicio