Yolanda Jaen Gomez, 50 urtekoa, joan den astean, etxebizitza baten sutean larriki zauritua suertatu zena, hil egin da Zaragozako ospitalean.
Yolandak, aldez aurretik salaketa jarria zuen, beregandik urrunketa agindua zeukan gizonaren aurka eta aurrekariak zituena. Yolanda, bakarrik aurkitu zen.
Gertaerak ezagunak dira eta errepikatu egiten dira: Genero indarkeriako aurrekariak dituen akusatua, berriki emandako urruntze agindua, biktima babesteko betebeharra, Justizia Patriarkala.
Emakume baten hilketa, emakume izateagatik, indarkeria matxistaren muturreko adierazpena da. Emakumeen aurkako indarkeria, Sistema Patriarkal eta Kapitalistaren egiturazko arazo politikoa da. Gizon eta emakumeen artean historikoki eman diren botere harreman ezberdinen adierazgarri da.
Emakumeek, kaleak geureganatzen jarraitu behar dugu. Esparru berriak irabazi behar dizkiogu beldurrari. Bakarrik ez gaudela jakin behar dugu. Gutariko bat erasotzen dutenean, guztiok erantzungo dugula jakinik. Gizarte bezala kontzientziatu behar dugu, ezin dugula beste aldera begiratu, gure isiltasunak, parte hartzaile egiten gaituela. Horregatik kalera irtengo gara izan nahi duguna izateko, baldintzak exijitzera.
Daramagun urtean, Espainiar Estatuan 40 emakume erailak izan dira bere bikotekide edo bikotekide ohien eskuetan. 2013ko urtarrilak 1ean, heriotza hauek zenbatzen hasi zirenetik, 967 emakume guztira.
Indarkeria matxistaren aurrean, ONEKAk planto egiten du eta argi eta garbi esan nahi dugu, ez dugula egoera hau bere horretan utziko.
Yolanda gogoan zaitugu
