Helburu nagusiak

Genero arrakalak gure pentsioengan sortzen duen injustizia soziala ikustaraztea.

  • Emakume guztientzat pentsio duinak aldarrikatu.
  • Emakume nagusiak pobreziaren mugan bizitzera ekarri gaituzten egoera historikoak eta gaur egungoak salatu.
  • 65 urtetik gorako pertsona guztientzat pentsio unibertsalak aldarrikatu. Pentsio duinik gabeko emakumerik, ez! 65 urtetik gorako emakume guztientzat 1080€ko pentsioa.

Emakume nagusiek pairatzen duten genero indarkeria mota guztiak ikustaraztea:

  • Euskal Herrian milaka emakumek bizi dituzten bakardade eta baztertze egoerak salatu.
  • Informazio eza, infantilizazioa eta instituzioen indarkeria salatu.

Emakume nagusiok pairatzen dugun indarkeria instituzionala salatzea:

  • Zerbitzu sozialak, askotan, eskuraezinak bihurtzen dira, kostu ekonomikoa dela eta.
  • Baliabide publikoak jasotzeko zailtasuna eta informazio eza dago.
  • Zerbitzu publikoak jasotzeko eragozpen burokratikoak aurkitzen ditugu.
  • Zerbitzu eta baliabide publikoak eskuratzeko orduan, Administrazioaren aldetik eskaintzen den informazioa eskasa da.

Emakume nagusiek Euskal Herrian bizi dituzten errealitate ezberdinak aztertzea:

  • Emakume profesionalak, soldatapekoak, autonomoak, alargunak, baliabide ekonomikorik gabekoak, baserritarrak, arrantza arlokoak, indarkeria jasan duten emakumeak, presoak, erbesteratuak, migranteak, etnia minorizatutakoak, aniztasun funtzionala duten emakumeak, sexu langileak, erlijio-ordenetako emakumeak...
  • Gure helburu eta lanak errealitate ezberdinetara egokitu.
  • Bizitza eta zahartzaro duinak aldarrikatu.

Emakume nagusien menpekotasun eta autonomia eza egoerak aztertzea:

  • Eskura dituzten baliabideak, horiek eskuratzeko aukerak, norberaren autonomia errazteko baliabideak, beste herrialdeetako errealitatearekiko konparaketak.

Emakume nagusien parte-hartze politikoa aldarrikatu eta bultzatzea:

  • Parte hartze-bideak erraztu.
  • Genero gaiak lantzen diren erakundeetan parte hartu: Emakunde, Diputazioak, Udalak, Pertsona Jubilatu eta Nagusien Egoitzak.
  • Hedabideen aurrean, ahots propioa aldarrikatu.

Garrantzizko
aldarrikapenak

Scroll to Top