Dei egiten diogu gizarte osoari, modu berezian emakumeok jasaten dugun indarkeriaren aurrean erantzun kolektiboa eman dezan

Duela gutxi izan dugu 2017 eta 2018 artean emakumeok jasotako etxeko indarkeriaren bilakaeraren berri, komunikabideen bidez. Nafarroan %65era heltzen da igoera, benetan kezkatzekoa dena. EAEn, %25etik gora kokatzen da.

Aipatu beharrekoa da indarkeria honek gora egiten duela 65 urtetik gorako emakumeen artean.

ONEKAtik, beste behin, ezinbestekotzat jotzen dugu bereziki larria den arazo sozial honi aurre egiteko, emakumeok eta nagusiki helduak gure kasuan, antolattzea, elkarri babesteko eta espazio komunak sortzeko, guztioi eragiten baitigu gutariko bakoitzak jasandako indarkeriak.

Era berean, dei egiten diogu gizarte osoari, modu berezian emakumeok jasaten dugun indarkeriaren aurrean erantzun kolektiboa eman dezan. Erradikala izan behar du erantzun horrek, arazoaren errotik emandakoa. Hau izango da bidea Euskal Herriarentzat benetako parekidetasunean oinarritutako etorkizuna lortu nahi badugu.

Scroll to Top